Pou anaiak

ANTARTIKA EITB 2007

Pou anaiak Euskal Herrira heldu dira

2008/01/16

Ostegunean bidaiaren nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskainiko dute EiTBko Bilboko egoitzan Antartika EITB 2007ko kideek.

Datorren ostegunean, urtarrilaren 17an, goizeko 11:30ean, EITBko Bilboko Egoitzan, Iker eta Eneko Pou anaiek Antartika EITB 2007 amaitu berri den espedizioaren nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskainiko dute.

Ekitaldi horretan, Iker eta Eneko Pou anaiekin batera, Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribas espedizio kideak eta Jose Ituarte ETBko Kiroleko zuzendariordea egongo dira.

Hegaldiarekin arazoak

Nahiz eta bueltako hegaldiarekin arazoak izan, gaur, etxera heltzea espero dute, "Ezeizako aireportuan arazoak daude hegaldiekin, eta bi ordu beranduago aterako da guere hegazkina, hala eta guztiz ere, arratsaldeko 15:40ean Madrilera heltzea espero du eta hortik Gasteziera", adierazi digute Pou anaiek Buenos Airesetik irten baino lehen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta