Politika

ITURRI FISKALEN ARABERA

Fiskaltzak Hernaniko alkatearen kontrako salaketa jarri du

2008/01/13

Audientzia Nazionalaren ustez, Marian Beitialarrangoitiak (ANV) terrorismoa goratu zuen Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko ustezko kideen alde txaloak eskatu zituelako Iruñeko ekitaldian.
Marian Beitialarrangoitia, ANVk Iruñan egindako ekitaldian. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Marian Beitialarrangoitia, ANVk Iruñan egindako ekitaldian. Argazkia: EFE

Audientzia Nazionaleko Fiskaltzak Marian Beitialarrangoitia (ANV) Hernaniko alkatearen kontra salaketa jarri du, ustez, terrorismoa goratu zuelako atzo Iruñeko ekitaldian Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko ustezko kideen alde txaloak eskatu zituenean.

Iturri fiskalek jakinarazi dutenez, Santiago Pedraz aste honetan guardian dagoen epaileari alkatea deklaratzera deitzeko eskatu dio Fiskaltzak. Izan ere, terrorismoa goratzeko delitua egin izana leporatzen diote alkate abertzaleari. Bi urte arteko kartzela-zigorra ekar dezakeen delitua da hori.

Poliziak emandako informazioa aztertu eta gero, Javier Zaragoza Audientzia Nazionaleko fiskal buruak Ignacio Gordillo guardiako fiskalari salaketa gaur arratsaldean bertan jartzeko agindu dio. Gainera, poliziaren txosten zabalagoak eskatzeko ere agindu dio, ekitaldian parte hartu duen beste edonork ere deliturik egin duen ala ez jakiteko.

Bestalde, Poliziak Fiskaltzari emandako informazioan azaltzen denez, alkatearen hitzez gain, txaloak eta oihuak egin zituzten ikusleek Arrasaten atxilotu zituzten Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko ustezko kideen alde.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta