2008/01/13
EAJko Aberri Batzarrak Espainiako hauteskundeetarako zerrendak aukeratu zituen atzo goizean Sabin Etxean.
PSOEren Batzorde Federalak ere Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako hautagaiak hautatu zituen.
EAE-ANVk ekitaldi politikoa egin zuen Hegoaldeko zerrendaburuak aurkezteko, ilegalizazioaren mamua handitzen ari den honetan.
Aralarrek, bere partez, hauteskundeetarako estrategia aztertu zuen atzo. Nafarroan NaBairen eredua errepikatuko dute, eta EAEn koalizioa egiten saiatuko dira.
Euskadi Irratiko azken albistegia