logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:35:38
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

307 MILIOI EUROKO ETEKINA

BBKren irabaziak %22 igo dira 2007an

2008/01/11

Xabier Irala kutxa bizkaitarreko presidenteak gorakadarekin jarraitzea espero du, nahiz eta testuinguru ekonomikoa "gogortu" egin den. Iralaren ustez kutxen bat-egiteak "garrantzia handiagoa dauka orain".
Xabier Irala BBKko presidentea gaur emandako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Xabier Irala BBKko presidentea gaur emandako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Xabier Irala BBKko presidenteak gaur 2007ko balantzea eta 2008-2010 Planaren berri eman du eta iragan urtean 307 milioi euroko irabaziak izan zituztela jakinarazi du, hau da, etekinak %22,2 igo zirela azaldu du. Gainera, datozen urteetan irabazien gorakadarekin jarraitzea espero duela esan du, testuinguru ekonomikoa "gogortu" egin den arren.

Bi urte barru kutxa "handiagoa" izango dela uste du Iralak. Izan ere, 57 bulego gehiago irekiko dituzte, datorren urteko negozioaren bolumena %38 handituko da eta zergen aurreko irabaziak %46 igoko dira, haren esanetan.

Datorren egoera makroekonomikoari dagokionez, "2008ari begiratuta, aurreko urteetan izan dugun testuingurua baino okerragoa izango da, nolabaiteko kezka nagusituko delako".

Hala ere, zuhur agertu da, "orekarekin begiratu behar diogu eta ez dugu oso urduri jarri behar. Egia da eraikuntzaren eta higiezinen sektorean nabarmen ari dela abiadura moteltzen, baina ez dauka zerikusirik ABEetako 'subprime' hipoteken arazoarekin".

Akzioen salmenta

BBK akordio batera iritsi da gaur Kutxarekin eta bizkaitarrak Construcciones y Auxiliares de Ferrocarril (CAF) enpresan duen %5,7ko parte-hartzea saldu egin dio gipuzkoarrari.

Kutxen bat-egitea

Iralaren ustez, tamaina handitzeko eta baliabide propioak finkatzeko, kutxen bat-egiteak "garrantzia handiagoa dauka garai txarrotan".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta