logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:32:43
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Pou anaiak

ANTARTIKA EITB 2007

Gero eta gertuago daude Pou anaiak

2008/01/10

EiTB espedizioa Txileko Patagoniara heldu da, Williams Portura, hain zuzen ere. Etxera itzultzeko gero eta gutxiago falta zaie eskalatzaile gasteiztarrei.

Iker eta Eneko Pou, Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribas EiTB espedizioaren kideekin batera, Txileko Patagonian daude, beste edozein hiri baino hegoalderago dagoen herrian: Williams Portua.

Drake Itsasoa eta Hornos Lurmuturra atzean geratu dira. Bide luzea eta arriskutsua, nabigatzeko baldintzak beti ez direlako egokienak.

Orain, zibilizazioarekin, jendearekin hitz egiteko aukera dute, lortutakoaz gozatzeko eta ubarroiekin, adibidez, egoteko parada. Hauek izan dira ere, abentura honen lagunak, pinguinoekin eta baleekin batera.

Ushuaia gero eta hurbilago dago eta etxera itzultzea da saririk preziatuena, Zerua Peak tontorra egin ostean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta