Gizartea

0-3 ARTEKO ESKOLARATZEA

Ume bakoitzeko 1.400 euro arteko laguntzak emango ditu Jaurlaritzak

2008/01/08

Gizarte Gaietako Sailak 4,2 milioi euro bideratuko ditu laguntzotara. "Baliabide ekonomiko eza eskolara joateko oztopo izatea" saihestea du helburu. Ostiraletik aurrera eskatu ahal izango dira.
Fernando Consuegra Gizarte Gaietako sailburuordea. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Fernando Consuegra Gizarte Gaietako sailburuordea. Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak 4,2 milioi euro (iaz baino 1,2 milioi gehiago) bideratuko ditu 0-3 urte arteko haurrak eskolaratzeko diru-laguntzetara. Lan baldintza txarrak edota oinarrizko errenta duten familiei daude zuzenduta, batez ere, laguntzok.

Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 12an hasiko da (hilabete izango da), haurra matrikulatuta dagoen zentroetan.

Fernando Consuerga Gizarte gaietako sailburuordeak prentsaurrekoan azaldu duenez, "baliabide ekonomiko eza haurrak eskolaratzeko oztopo izatea" saihestea dute helburu diru-laguntzok. Horrez gain, bikotekideek lan bizitza arrunta izatea ere sustatu nahi du.

Kasuan kasu eman beharreko laguntzak zehazteko baremoak ezarri ditu Jaurlaritzak. Hala, guraso bakarreko familiak, urritasunen bat dutenak, familia ugariak eta haurren bat harreran dutenak beste kide bat balute bezala hartuko dira. Sexu indarkeriagatik babes bereziren bat duten emakumeek ez dute zertan bikoteen diru-sarreren egiaztagiria aurkeztu beharko.

Familia bakoitzaren urteko errentaren arabera, hiru laguntza mota ezarri ditu Gasteizko gobernuak. Esaterako, 12.350 euro baino gutxiagoko errenta duen lau kideko familia batek 1.440 euro jaso ahalko ditu gehienez. Errenta 12.350-15.982 euro artekoa bada, 1.080 eurokoa izango da diru-laguntza eta 15.892-19.613 eurokoaren kasuan, 720 eurokoa.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta