2008/01/08
Kataluniako eta Balearretako Familia Plangintzako Elkarteak (ACAI) greba deialdia egin du urtarrilak 13ra arte abortua egiten duten klinika guztietan, ustez legez kanpokoak ziren hainbat aborturen ikerketaren ondoren, "legeak eta erakundeek" zentro horiei "ematen dieten babes faltagatik" protesta egiteko.
Abenduaren 17an zazpi mediku atxilotu zituzten, Carlos Morin doktoreak Gimenedex taldeko kliniketatik zuzenduta legez kanpoko sarearekin zerikusia zutelakoan.
ACAIk ez ditu atxiloketa horiek zuzenean aipatu, baina komunikatu bat igorri du, "abortuaren inguruan azkenaldian izandako jazoeren ondoren, horrek guztiak emakumeak babes falta egoeran utzi" dituela salatuta.
"Sorgin ehiza horren ondorioa abortua egiten duten klinikak urtarrilaren 7tik 13ra greban egongo direla da, legeek eta erakundeek ematen dieten babes falta erakusteko", gaineratzen du komunikatu horrek.
ACAIrentzat "azken biktimak emakumeak dira beste behin, ez zaielako oinarrizko eskubide bat onartzen".
Euskadi Irratiko azken albistegia