Mundua

SOSLAIA

Barack Obama izan daiteke AEBetako lehen presidente beltza

2008/01/04

Barack Obamak, Etxe Zurian izan den lehen presidente afro-amerikarra izan nahi duenak, lehen pausua eman du urtarrilaren 4 honetan, beste hautagai demokratei gailenduz, Iowako "kaukus"etan.
Barack Obamak, 46 urteko Illinoisko senataria. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Barack Obamak, 46 urteko Illinoisko senataria. Argazkia: EFE

Alderdi Demokratak 2004ean Bostonen ospatu zuen konbentzio nazionalean irabazi zuen garrantzia politikoa Obamak, AEBetan oraindik orain bizirik dagoen arraza arteko zauria ixteko eskatu zuenean: "Ez dago AEB zuri bat eta AEB beltz bat, Ameriketako Estatu Batuak baizik" esan zuen.

46 urteko Illinoisko senataria, Harvarden ikasi zuen Barac Obama Kenyako ekonomistaren eta Ann Dunham Wichitako (Kansas) emakumearen semea da.

Honolulun (Hawaii) jaio zen eta AEBetan nahiz Indonesian hazi zen. Ederki ezagutzen ditu boterearen eta pribilejioen mundua baina baita AEBetako auzorik txiroenak ere.

Izateko era oso erakargarria du eta bere irribarre zabalari esker, rock izar baten antzeko popularitatea irabazi du. Bi liburu autobiografiko atera dira berari buruz: "The Audacity of Hope" (Itxaropenaren ausardia) eta "Dreams from my father" (Nire aitaren ametsak). Biak salmenta errekorra egin dute.

Bere alde du, gainera, Irakeko gerraren kontra agertu izana hasiera-hasieratik. Kontra zegoela adierazi zuen 2003an inbasioa hasi aurretik.

Politikari demokrata Michelle Robinson Obamarekin ezkonduta dago eta bi alaba dituzte: Malia Ann y Natasha (Sasha).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta