logo de eitb24
2008ko irailak 08 | 01:32:10
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Pou anaiak

ANTARTIKA EITB 2007

Pou anaiek itzuliko bidaiari ekin diote

2008/01/03

Antartika EiTBko espedizioa Drake Itsasorantz abiatu da eta, ezusterik ezean, hilaren 10ean Ushuaian egongo dira.

Iker eta Eneko Pou anaiek, Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribas EiTBko kideekin batera, itzuliko bidaia hasi dute behin 7 Pareta, 7 Kontinente proiektua bete ostean.

Eskalatzaile gasteiztarrak Northanger ontzian daude eta Drake Itsasorantz abiatzen ari dira. Antartika EiTBko kideak hilaren 10ean helduko dira Ushuaiara, ezusterik ez bada.

Pou anaiek Gabon-gauan lortu zuten tontorra egitea, Azken Paradisua bidetik, eta Zerua Peak izena jarri zioten eskalatutako paretaren gailurrari.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta