logo de eitb24
2008ko irailak 05 | 06:30:59
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Pou anaiak

ANTARTIKA EITB 2007

Baleek lagunduta eman diote ongietorria urte berriari

2008/01/02

Pou anaiek, Melchior irletarako bidean, bidai-lagun bereziak izan zituzten.

Dorian Bay atzean utzi eta Melchior irletara doa orain Antartika EiTB 2007ko espedizioko kideak. Helburua Drake itsasoa zeharkatzeko zenbat eta gertuago egotea da. Kontuan izanda nola igaro zuten joaneko bidaian, zenbat eta azkarra zeharkatu, ba askoz hobeto.

Elurra mara-mara aritu da azken orduetan eta zerbait berezia gertatu zaie Pou anaiei, baleak ikusi dituzte "antza Humpback izeneko bi bale dira. Bela-ontziatik oso gertu daude eta gurekin ari dira bidaia egiten, irudia ikusgarria da, gurekin egon diren 15 minutuak zoragarri izan dira".

2007ko azken orduak ondo ospatu dute, "Urte berria txanpana eta whiskya edanda ospatu dugu, gainera, abestu ere egin dugu; Nere herriko neskatxa maite, Bizkaia Maite, Herri Behera... etab. Gregek eta Keryj irlandako hainbat abesti abestu dituzte ere. Beraz, giroa ezin hobea, hori bai, familia eta lagunak faltan bota ditugu...".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta