Pou anaiak

ANTARTIKA EITB 2007

Pou anaiek urte berria zoriondu digute

2007/12/30

EiTBko espedizioaren kideek Antartikan emango dute Urtezahar-gaua; behin euren abentura amaitu ostean Zerua Peak gailurra zapalduta.

Iker eta Eneko Pou anaiek zorte handia izan zuten eskalatzeko eguna hautatzean, eta, halaber, 7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoari amaiera emateko.

Izan ere, eguraldiaren egoera ez da oso ona eta elurra ari du ia egunero. Beraz, Zerua Peak mendiko pareta zuriz dago eta une honetan eskalatzea ezinezkoa izango litzateke.

EiTBko espedizioaren lagunek (Pou anaiak eta Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribas EiTBko langileak) Doryan Bayen daude. Poutarrek eskiatzeko eta pinguinoekin egotekoaukera izan dute.

Iker, Eneko, Jabi eta Gotzon leku honetan izango dira 2007ko azken egunean eta urte berria zoriondu nahi izan digute.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta