
2007/12/28
Eneko eta Iker Pou anaiek Zerua Peak gailurrera heltzea lortu zuten asteartean, abenduaren 25ean. "Sentimendu kontrajarriekin atera ginen Cape Renard-etik. Izan ere, helburua lortuta Zerua Peaketik irteteko irrikitan ginen, eta aldi berean gure bihotzetan gordeko dugun harribitxi maitatuena atzean uzten genuen", adierazi du Eneko Pouk.
Orain, Hovegaard Uhartean daude." Toki ederra da Hovegaard. Pinguinoak, kormoranak, skuak, fokak eta hegazti mota gehiago ingatzen dira. Atseden hartzeko leku lasai eta ikusgarria. Bihar eskiatzera ateratzeko asmoa dugu, baldin eta haizeak baimena ematen badigu", gaineratu du.
Euskadi Irratiko azken albistegia