Gizartea

JAIOTZAK BULTZATZEKO LAGUNTZAK

8.000 euskal gurasok 20 milioi euro jaso dituzte "haur-txekea" dela eta

2007/12/27

Espainiako Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak jakitera eman duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.008 gurasok jaso dute laguntza hori (15.020.000 euro). Nafarroan, berriz, 1.993 gurasok (4.982.500 euro).
Gurasoek 2.500 euroko prestazioa jaso dute haur bat izateagatik edo adoptatzeagatik. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Gurasoek 2.500 euroko prestazioa jaso dute haur bat izateagatik edo adoptatzeagatik. Argazkia: EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi diren 8.001 gurasok jaso dute 2007an, ordaindutakoaren araberakoa ez den 2.500 euroko prestazioa, haur bat izateagatik edo adoptatzeagatik.

Guztira, 20.002.500 euro etorri dira kontzeptu horregatik Hego Euskal Herrira. Espainiako Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak jakitera eman duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.008 gurasok jaso dute laguntza hori (15.020.000 euro). Nafarroan, berriz, 1.993 gurasok (4.982.500 euro).

Laguntza hori jaso dezakete 2007ko uztailaren 1etik Espainiako Estatuan haur bat izan edo adoptatu dutenek eta IRPFan kenkari hori aplikatu ezin dutenek. Era berean, 2.500 euroko laguntza hori jasoko dute EAEko eta Nafarroako onuradun guztiek.

Berez, ama izango da laguntza hori jasoko duen onuraduna baina aitak ere izan ahalko du, ama laguntza eskatu aurretik hiltzen bada nahiz kobratzerako eskubidean zesio bat badago. Dena dela, onuraduna, espainiarra zein atzerritarra izan, Espainiako Estatuan bizi izan behar izan da, era legalean eta eraginkorrean, haurra jaio edo adoptatu aurreko bi urteetan.

Gainera, Legeak 1.000 euro gehiagoko Gizarte Seguratzaren prestazio bat aurreikusten du jaiotza edo adopzioa familia ugari batean gertati bada, guraso bakar batek osatzen duen eta diru-iturri bakarra duen familiaren kasuan eta elbarritasun bat duten amen kasuan, urtean gehienez 11.000 euro irabazten badute.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta