2007/12/27
Dekretuz, pertsonal ez sanitarioaren karrera profesionala onartu izana ez dute begi onez ikusi Osakidetzako sindikatuek. Eusko Jaurlaritzak, izan ere, Osakidetzan negoziazioak amaitutzat eman eta hobekuntzak dekretu bidez onartzea erabaki zuen atzo eguerdian.
Sindikatuen iritziz, erabaki horrekin argi geratu da "Osakidetzak ez duela inoiz negoziatzeko borondaterik izan". Horrez gain, albistearen berri komunikabideen bidez izan dutela agertu dute langileek eta Jaurlaritzak "negoziatu beharrean inposatu" egiten duela gehitu.
Gaur emango dute jakitera euren erantzuna baina badirudi mobilizazioak antolatuko dituztela oso haserre baitaude zortzi bilera egin eta akordio batera hurbildu gabe Jaurlaritzak negoziazioaren bidea ezinezkotzat jo duela deritzotelako.
Sindikatu guztiak, medikuarena izan ezik, batzartuta daude Jaurlaritzaren pausoa aztertu eta euren aldetik erantzun bat prestatzeko, izan ere, agertu dutenez, "gatazka inoiz baino biziago dago".
Sindikatu gehienek dagoeneko aurreratu dute Jaurlaritzaren erabakiak erantzuna izango duela.
Esaterako, ELArentzat Jaurlaritzaren erabakia hirukoaren "Estatu kolpea" da eta Exekutiboari "osasungintza publikoa edota langile guztien aldarrikapenak hartuko dituen akordioa lortzea interesatzen ez" zaizkiola deritzo.
LABek erabakia kritikatu du eta "besoak uztarturik" ez direla geldituko ohartarazi.
CCOOrentzat, Osakidetzaren erabakia "inposaketa" bat da.
"Inoiz negoziaziorik ez" dela izan salatu du, bestalde, UGTk eta Jaurlaritzari aurrean izango dituela ohartarazi dio.
SATSEren aburuz, negoziazioa ixteko erabakiak Jaurlaritzaren "izpiritu antidemokratikoa" uzten du agerian.
Euskadi Irratiko azken albistegia