Pou anaiak

ANTARTIKA EITB 2007

Pou anaiek erronka gauzatzea lortu dute

2007/12/26

"Three Pigs" pareta eskalatzea erdietsi dute haize eta hotz bortitzari aurre eginda. Honezkero "7 Pareta, 7 Kontinente" egitasmoa amaitutzat jo dezakete gasteiztarrek.

Nahiz eta Euskal Herritik milaka kilometrora egon Olentzerok oparia utzi die Pou anaiei ere. Eguraldiak tregoa txiki bat eman bezain laster lortu dute Eneko eta Iker Pou anaiek Antartika EiTB 2007 espedizioa gauzatzea. Bi saiakera baino ez dituzte behar izan haize bortitzari eta elurrari aurre egin eta "Three Pigs" pareta igotzeko.

25 orduko jardueraren ondoren kanpamendu nagusian daude eskalatzaile gasteiztarrak atseden hartzen. Izan ere neka-neka eginda heldu dira balentria egin ostean, azken 48 orduetan 8 ordu bakarrik egin baitute lo.

Erronka 2003an hasi zuten Pou anaiek, mundu osoko zazpi pareta enblematiko igotzeko asmoz. Horrela, "El Capitán" (Yosemite Parke Nazionala, Kalifornia, AEB), Naranjo de Bulnes (Europako Tontorrak, Espainia), Tsanoro (Madagaskar), Totem Pole (Tasmania), Trangoko Dorreak (Himalaya), Fitz Roy (Patagonia) eta orain "Three Pigs" (Antartika) eskalatu dituzte.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta