Pou anaiak

ANTARTIDA EITB 2007

Pou anaiek Gabonak zoriondu nahi izan dituzte Antartikatik

2007/12/24

Gasteizko eskalatzaileek bertan behera utzi behar izan zuten "Three Pigs" pareta eskalatzeko lehen saiakera, eta oraingoz bigarren bat egiteko itxaron beharko dute eguraldi kaskarra dela eta.

Pou anaiek ez zuten haizea eta elurra lagun izan Three Pigs pareta eskalatzen egin zuten aurreneko saiakeran.

"Martxan jarri bezain pronto elurra hasi zuen. Paretaraino jo genuen bidearen nondik norakoak aztertzeko. Bidea oso argia da, logikoa. Lehenengo luzeek ez dute zailak baina elur berriz estali ziren eta ezin izan genuen aurrera jo", adierazi du Eneko Pouk.

"Email bidez kirol emaitzak jaso ditugu. Zenbat gauza Gabon-gaua baino lehen, eta gu hemen, egun hauetan gauza asko faltan botatzen. Baina ez zalantzarik izan: hemen gaude guk nahi dugulako", aitortu du Gasteizko eskalatzaileak. Antartikatik Eguberri On danori lauron partetik.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta