
2007/12/24
Pou anaiek ez zuten haizea eta elurra lagun izan Three Pigs pareta eskalatzen egin zuten aurreneko saiakeran.
"Martxan jarri bezain pronto elurra hasi zuen. Paretaraino jo genuen bidearen nondik norakoak aztertzeko. Bidea oso argia da, logikoa. Lehenengo luzeek ez dute zailak baina elur berriz estali ziren eta ezin izan genuen aurrera jo", adierazi du Eneko Pouk.
"Email bidez kirol emaitzak jaso ditugu. Zenbat gauza Gabon-gaua baino lehen, eta gu hemen, egun hauetan gauza asko faltan botatzen. Baina ez zalantzarik izan: hemen gaude guk nahi dugulako", aitortu du Gasteizko eskalatzaileak. Antartikatik Eguberri On danori lauron partetik.
Euskadi Irratiko azken albistegia