2007/12/20
Pou anaiek bigarren eguna eman dute Antartikan eta helburua zehaztu dute. izan ere, Gasteizko eskalatzaileek "Three Pigs" izeneko pareta hautatu dute; orain arte pareta hori ez du inork eskalatu.
Ostegun goizean Decepcion Uhartera abiatu dira Port Lockroyrako bidean. Hamar orduko ibilaldia eten gabe. Baina, hala ere, Ikerrek eta Enekok bere ama zoriontzeko aukera izan dute bere urtebetetzean; halaber, lagunekin hitz egiteko parada izan dute gasteiztarrek.
Euskadi Irratiko azken albistegia