logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:07:15
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

MUSIKA JAIALDIA

The Police izango da 2008ko BBK Live Festivaleko kartelburua

2007/12/19

Hirukote britainiarrak kontzertua emango du Kobetamendin (Bilbao) uztailaren 4an hasiko den musika-jaialdian. Sting buru duen taldeak kontzertu-bira abiatu zuen maiatzean, 23 urte elkartu gabe eman ostean.
The Police bere azkenengo ekitaldiren batean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

The Police bere azkenengo ekitaldiren batean. Argazkia: EFE

2008ko BBK Live Festivalek kartelburua du dagoeneko. The Police talde britainiarra izango da datorren urteko jaialdiaren erakargarri nagusia, gaur antolatzaileek emandako prentsaurrekoan iragarri dutenez.

Azken urteotan Euskal Herrian arreta gehien bereganatu duen musika-jaialdia uztailaren 4an hasiko da eta, iaz bezala, Kobetamendiko (Bilbao) zelaietan egingo dute. Aurtengo edizioak, baina, hiru egun baino ez ditu izango; uztailaren 4a, 5a eta 6a.

Stingek, Andy Summersek eta Stewart Copelandek osatzen duten hirukoak 23 urte zeramatzan elkarrekin jo barik baina joan den maiatzean arrakasta handia izan duen kontzertu bira hasi zuten nazioartean.

Oraingoz bi sarrera mota baino ez daude salgai. Batetik, hiru egunetarako sarrera nahi duten lehenengo 2.000 lagunek 130 euroan lortu ahal izango dute urtarrilaren 15a baino ordainduz gero. Bestetik, uztailaren 4rako sarrera 72 euro kostako da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta