
2007/12/18
Antarkika EiTB 2007 espedizioak zazpi egun egin ditu ontzian dagoeneko. Orain arte haizea eta hotza izan dira protagonista, baina bart beste arazo ezberdin bat izan zuten. Etsipena zer den ez dakiten anaiek gero eta gertuago dute helmuga.
Herbehereetako ontzi bat, Northanger jotzeko zorian izan zen eta tentsio handiko momentuak bizi izan zituzten. Pou Anaiek gaizki pasa zutela onartu zuten, "tentsio handiko momentuak pasa genituen, Greg eta Keri patroiek ez zuten ezer ulertzen. Herbehereetako ontziak ez gintuen ikusi eta gure ontzitik metro gutxira pasa zen".
Gaueko ezustekoa erabat ahaztu eta Hego Shetlandeko Etsipen uhartean dira Pou Anaiak, Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribas. Helburua, arnasa lasai hartu eta atsedenaz, ahal den neurrian, gozatu.
Euskadi Irratiko azken albistegia