
2007/12/17
Carlos Gurpegik zigorra betetzeko gelditzen zaizkion lau hilabeteak ere, zelaietatik kanpo pasa beharko ditu.
Radio Euskadik jakin ahal izan duenez, Auzitegi Konstituzionalak jokalariak aurkeztutako helegitea ez du onartu. Hori dela eta, zigorra bere osotasunean bete beharko du nafarrak eta apirilaren erdialdean bueltatu ahal izango da zelaietara.
Gurpegi dopingarengatik bi urtez zigortu zuen Auzitegi Nazionalak.