Pou anaiak

ANTARTIDA EITB 2007

Eneko Pou: "Egoera desatsegina da batzuetan"

2007/12/15

Belaontzia olatu handien artean askotan desagertzen dela adierazi du gasteiztarrak. Pou anaiak igande gauean hel daitezke Antartikara. Pou Anaien bidaiaren egunerokoa eitb24.com-en.

Iker eta Eneko Pou anaiek Hornos Lurmuturra gainditu dute dagoeneko. Ostiraleko onena ikusi ahal izan zituzten izurdeak izan zirela adierazi dute gasteiztarrek.

Baleontziko pilotuekin, Greg eta Keryrekin, zaintzak egiten ari dira. Garrantzitsua da beste ontziekin eta icebergekin tupust ez egitea. "Egoera desatsegina da askotan, ontzia olatuen artean desagertu egiten delako", diote anaiek.

Olatuak 5 eta 7 metro artekoak dira, abiadura 6'4 korapilokoa da eta erritmo horri eustekotan igande gauean hel daitezke Antartikara.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta