Pou anaiak

ANTARTIDA EITB 2007

3 egun barru Antartikara heltzea espero dute Pou Anaiek

2007/12/13

Port Williams atzean utzi, eta eguraldia lagun dutenez, igandean Antartikara helduko direla uste dute. Pou Anaien bidaiaren egunerokoa eitb24.com-en.

Txileko Port Williamsera egindako itsasaldia “atsegina” izan da, baina orain Hornoseko lurmuturra gainditu beharko dute. Eguraldia eta haizea lagun dutenez patroiek Hornos lurmuturra lehenbailehen atzean utzi nahi dute. Beraz, Pou anaiek 3 egun beharko dituzte oraindik Antartikara iristeko.

Northanger belaontziak Beagle kanalean zehar haize bolada indartsuekin igaro du. Eneko Pouk Hornos lurmuturra geroz eta gertuago dutela adierazi du, "oso hurbil gaude. Halere, kontuz ibili beharko gara haize boladak direla eta. Lennox irla inguratu beharko dugu; gero itsaso zabalera irten eta Nassan itsasartetik Wollaston irletara heldu. Hornos deritzon irla dago bertan, horrek jarri zion izena lurmuturrari".

Hemendik 3 egunetara Antartikara heltzea espero dute, han Renart Towersen kanpamendu nagusia jarri eta ondoren igo beharreko pareta bilatu.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta