2007/12/12
2013rako artikoa urte egin daiteke. Hori da Wieslaw Maslowski irakasleak zuzendutako zientzialari estatubatuarren taldeak egin duen aurreikuspena. Ikerketa egiteko 1979 eta 2004 urteen artean egindako neurketak hartu dituzte aintzat.
Ikerketa horren arabera, artikoaren egoerari buruz aurrez egin diren iragarpenek "gutxietsi" egin dute aldaketa-klimatikoak glaziarretan duen eragina.
Urtzeak uda garaian gertatzen dira, baina aurtengo udan prozesu hori nabarmenagoa izan da. Hain zuzen ere, 2007ko udan lau milioi kilometro kuadrora murriztu da glaziareen estentsioa.
Hala ere, Maslowskiren esanetan, ikerketaren emaitzak ez dira oso zorrotzak, izan ere, “2013an izotza desagertuko denaren iragarpenean ez dira kontuan izan 2005eko eta 2007eko udako minimoak”, beraz, lehenago gerta daiteke izotzaren urtzea.
Maslowski irakaslearen taldean NASAko, Ozeanologia Institutuko eta Poloniako Zientzien Akademiako zientzialariak daude eta iragarpenetarako "superordenagailuak" erabili dituzte, klimatologiarako estandarrak bihurtu dira eta.
Euskadi Irratiko azken albistegia