logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:42:20
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA

Badiola: "Hauteskundeak irabaztea erraza izango da"

2007/12/11

Enpresari gipuzkoarra da orain arte Realeko presidentetzarako aurkeztu den hautagai bakarra. Lehen Mailara "igoera lortzea" zailena izango da, bere ustez.

Iñaki Badiola Realeko presidentetzarako orain arte aurkeztu den hautagai bakarrak (Txinako inbertsore batzuen hautagai-zerrendaren burua) adierazi du Donostiako taldea gidatzea errazena izango dela, baina, bestalde, taldeak Lehen Mailara igoera lortzea denboraldia amaitzean zailena izango dela.

"Alde hori erraza da eta ez daukat inolako zalantzarik hauteskundeetan irabaziko dugula", esan du Badiolak. "Zailena gero etorriko da, urtarrilaren 4tik aurrera, Lehen Mailara igo behar dugulako halabeharrez eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izango", azpimarratu du enpresari gipuzkoarrak.

Badiolak ezustea eman du Chris Coleman kontuan hartuta entrenatzaile-kargurako urtarriletik aurrera, bere ustez, "azkarra izan behar gara eta jokalari guztien babesa izan behar dugu".

Fitxaketen inguruan ez du ezer zehaztu nahi izan, baina Badiolak jakinarazi du jokalari berriek "balore handiagoa" emango diotela taldeari. "Jokalari horiek konbentzitu behar izan ditugu Realera etortzeko, baina ezuste polita emango diete zaleei".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta