Pou anaiak

ANTARTIDA EITB 2007

Eguraldia hobetu nahian Antartikara abiatzeko

2007/12/11

Eguraldi txarra da eta itsasoaren egoera oso nahasia; beraz, eguraldia hobetu arte itxaron nahi dute ontzia hartu baino lehen.

Pou anaien espedizioan eguraldia da albiste nagusia. Eguraldi txarra da eta itsasoaren egoera oso nahasia. Beraz, abiatu aurretik begirune handia bazuten, eskalatzaile gasteiztarrek orain are eta gehiago dute.

Ontzia bera uste baino txikiagoa iruditu zaie eta datozen orduak ez dituzte oso baldintza onetan egingo. Arnesak ere erabili beharrean izango direla uste dute, 15 metroko olatuek ontzia asko mugitzen dutelako. Arriskuak ekiditeko asmoz, ontzira arropak ere aldatu egin behar izan dituzte, uretara erorita eramandako erropekin bizirik irteteko aukerak oso urriak baitira.

Hornos lurmuturra eta Drake itsasoa zeharkatzea da orain helburua. Hiru egun eman behar zituzten horretan lur zurira heltzeko, baina itsasoaren baldintzak ikusita denbora epeetaz hitz egitea burugabekeria handia da.

Pou anaiekin batera ETBrako irudiak jasotzera jaon diren Gotzon Arribas eta Jabi Baraiazarra daude. Beste bi itsas gizon. sei lagun gehi espedizioko materiala, ez dira espazioz soberan izango baina hala moldatu beharko dute Antartidarantz.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta