2007/12/10
Pou Anaien abentura aurrera doa. Astelehen honetan Ushuaiatik irten eta Port Williamsera (Txile) heldu behar dira eskalatzaile gasteiztarrak, Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribas ETBko kideak (bost orduko bidaia), baina eguraldi txarrari begira egon behar dira elurra ari delako.
Gainera, Port Williamsera heldu bezain prontro eguraldiaren iragarpenaren zain egon beharko dira berriro ere Hornos lurmuturra eta Drake itsasoa igaro dezaketen jakiteko.
Espedizioa astelehenean irten behar da Ushuaiatik.
Euskadi Irratiko azken albistegia