2007/12/10
Estrasburgoko Auzitegiak Batasunak bere legez kanporatzearen aurka jarritako helegitea tramitera onartu duela argitaratu du gaur El Mundo egunkariak. Informazio hori gezurtatu egin diote Estrasburgoko Auzitegiko iturriek Radio Euskadiri. Batasunak eta ezker abertzaleko plataformek euren legez kanporatzearen aurka jarritako errekurtsoen inguruko erabakirik ez duela hartu nabarmendu du auzitegi europarrak.
Batasuneko abokatuek ere egunkari horretan kaleratutako informazio horren gaineko daturik ez dutela esan diote Radio Euskadiri. Edonola ere, informazioa jasotzeko lanean dihardutela zehaztu dute.
Euskadi Irratiko azken albistegia