logo de eitb24
2008ko urriak 16 | 00:26:21
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

HILKETA LEPORATU DIETE

Espetxeratu egin dituzte Capbretongo atentatuagatik auzipetuak

2007/12/10

Saioa Sanchezi eta Asier Bengoari hilketa, bahiketa, armak izatea eta gaizkile taldeko kide izatea leporatu diete, besteak beste. Poliziak atentatuan ustez zerikusia izan zuen beste lagun baten bila jarraitzen du.
Parisko Justizia Jauregia. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Parisko Justizia Jauregia. Argazkia: EiTB

Saioa Sanchez Iturregi eta Asier Bengoa Lopez de Armentia iragan asteazkenean atxilotu zituzten Frantzian eta hilaren 1ean Capbretonen burututako atentatuan bi guardia zibil hiltzea leporatuta auzipetu ondoren, bart espetxera bidali ditu epaileak, iturri judizialek jakinarazi dutenez.

Askatasunen eta atxiloketaren epaileak espetxera bidali zituen bi atxilotuak, bereziki, Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilen hilketa leporatuta.

Laurence Le Vert eta Marie-Antoinette Houyvet epaile instruktoreek "agintaritza publikoa duten pertsonen hilketa", bahiketa, armak erabilita burututako lapurreta, armak erabilita lapurreta saiakera, armak eramatea eta izatea, agiri faltsuak erabiltzea eta gaizkile taldeko kide izatea leporatu dizkiete. Horrez gain, helburu terroristak dituen talde armatuko karguak ere leporatu dizkiete.

Poliziak beste pertsona baten bila jarraitzen du

Bestalde, Frantziako Polizia atentatuan ustez parte hartu zuen beste lagun baten bila dabil.

Atxilotu zituztenean armak zeramatzaten Bengoak eta Sanchezek eta, ustez, bi egun lehenago auto bat lapurtzen saiatu ziren Perigueuxetik gertu. Ihesaldian erabili omen zuten beste ibilgailu batean, Tarn departamenduan asteartean aurkitu zuten Renault Clio berde bat, ia 150 bala-zorro aurkitu zituzten. Ustez, zorro horiek tiroketa praktikak egin ondoren jaso zituzten isolatutako ingururen batean.

Iturri beren arabera, bala-zorro horiek Capbretongo hilketan erabili zen armaren ezaugarri berak zituzten. Ikerlarien hipotesiaren arabera, Sanchezek egin zien tiro bi guardia zibilei.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta