Durangoko Azoka

FERIA DE DURANGO

Iaz baino bisitari eta salmenta gehiago izan ditu aurtengo Azokak

2007/12/09

Ateak itxi dituen egunean balorazioa egin nahi izan dute antolatzaileek. Azokaren zuzendariak zein Gerediaga elkarteko presidenteak azokaren inguruan egin diren ekitaldiek izandako arrakasta azpimarratu dute.

Durangoko Azokaren 42. edizioak gaur arratsaldean itxiko ditu ateak Landako elkartegian. Itxi aurretik, baina, azokaren balorazioa egin nahi izan dute antolatzaileek eta disketxe zein editoreen elkarteek.

Jendea iaz baino gehiago hurbildu dela esan du Gerediaga Elkarteak, eta jendearen bisita orekatua izan dela. Saltzaileek esandakoa, berriz, salmentak ere iaz baino handiagoak izan direla eta ez dela halako produktu izarrik egon.

Jende kopurua erosketekin lotuta egon dela nabarmendu dute bai editoreen elkarteko ordezkari Jorge Gimenezek zein diskoetxeen bozeramaile Angel Valdesek. Biek ala biek "urte ona" izan dela azpimarratu dute "urte polita izan da liburugintzari dagokionez eta aurreikuspenak bete dira" esan du esaterako Gimenezek.

Azokaren inguruko ekitaldiak, arrakastatsuak

Durangoko Azokak beste behin ere era guztietako ekitaldiak antolatu ditu eta "izan duten erantzuna azpimarratzekoa da" adierazi dute bai Azokaren zuzendari Irazabalek zein Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujikak ere.

Lehenengoz egin den Durangaldeko musika taldeen kontzertuak izan duen harrera paregabea azpimarratu du Mujikak, baita Elkartegian egin diren aurkezpen, saio eta bestelako ikuskizunek ere.

Paiatarrek egin zuten "Oroimenaren Lupa" saioa, batetik, eta Durangaldeko Bideografik taldearen eskutik ikusi ahal izan zen "Psikoblok, Ur sakonetako bakardadea" dokumentala gogora ekarri nahi izan dituzte Gerediagakoek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta