Athletic Club

ATHLETIC CLUB-REAL MADRIL (0-1)

Porrota etxean, bigarren zatian joko eskasa erakutsita

2007/12/08

Zuri-gorriek ezin izan zioten lehen zatiko erritmo fisikoari eutsi eta Real Madrilek egoera baliatu zuen hiru puntuak eskuratzeko. Gola Van Nistelrooyk lortu zuen 53. minutuan.
Real Madrilek Van Nistelrooyen gola ospatzen dute. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Real Madrilek Van Nistelrooyen gola ospatzen dute. Argazkia: EFE

Erlazionatutako galeriak

Athleticek ezin izan zuen Real Madril etxean gainditu. Zuri-gorriek joko eskasa erakutsi zuten bigarren zatian eta zuriek garaipena lortu zuten Van Nistelrooyen gol bati esker (53').

Lehen zatia intentsitate handikoa izan zen. Athletic partida irabazteko gogoekin eta grinarekin zelairatu zen, baina Schusterren taldeak ez zuen amore eman eta arrisku handiko jokaldiak sortu zituen.

Gol aukera garbienak zuri-gorrienak izan ziren. Iraola bakarrik geratu zen Casillasen aurrean 7. minutuan, baina Usurbilgoak ezin izan zuen abagunea baliatu. 27.ean Casillasek geldiketa bikaina egin zuen Llorenteren erremate bati.

Ramos eta Robinho ondo eta eroso mugitzen ziren, baina defentsa zuri-gorriak nahikoa egin zuen aurkaria geldiarazteko. Epaileak baliorik gabe utzi zuen Sergio Ramosen gola 30. minutuan. Defentsa jokoz kanpo zegoen.

Bigarren zatiko lehen minutuetan Real Madril izan zen nagusi eta laster bere saria lortu zuen. Van Nistelrooyk aurretik jarri zuen talde zuri 53. minutuan areatik kanpo egindako jaurtiketa bikainari esker. Aranzubiak ez zuen baloia gelditzeko trebetasunik izan.

Zuri-gorriek ezin izan zuten lehen zatiko erritmo fisikoari eutsi eta Real Madrilek egoera baliatu zuen. Aldea handitzeko aukera ugari izan zituzten zuriek, baina azkenean 0-1ko emaitzarekin bukatu zen partida.

Fitxa teknikoa:

0.- Athletic Club: Aranzubia; Ustaritz (Orbaiz, 40'), Ocio, Amorebieta, Koikili; Iraola, Javi Martinez (Aduriz, 59'), Yeste, David Lopez; Etxeberria (Gabilondo, 68') eta Llorente.

1.- Real Madril: Casillas; Sergio Ramos, Pepe, Cannavaro, Torres; Sneijder (Gago, 74'), Diarra, Baptista, Robinho (Robben, min.88); Raul eta Van Nistelrooy (Guti, 82').

Gola:

0-1, 54': Van Nistelrooy.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta