Durangoko Azoka

DURANGOKO AZOKA

Georgiako eta Iparraldeko literatur sorkuntza hizpide azken-aurreko egunean

2007/12/08

Gerediaga Elkarteak Durango Argizaiola omenezko saria emango dio Maiatz Elkarteari. Era berean, Georgiatik heldutako bi idazlek herrialde hartako literaturari buruzko hitzaldia emango dute Landako eraikinean.

Durangoko Azokako antolatzaileek diote salmentak ondo doazela, eta lehen bi egunetan jende asko hurbildu dela. Gaur, Azokaren egun garrantzitsua izango da, Gerediaga Elkarteak Durango Argizaiola izeneko omenezko saria emango baitio Ipar Euskal Herriko Maiatz aldizkaria sortzen duen izen bereko elkarteari.

Gaur, gainera, liburu ugariren aurkezpen ekitaldiak egingo dituzte, gehienak iparraldetik heldutakoak. Horrela, Xipri Arbelbidek Xuri gorriak lanaren aurkezpena egingo du; Eneko Bidegainek Iparretarrak. Erakunde politiko armatu baten historia liburua aurkeztuko du; Mixel Thikoipek Hotz bero eta Amaia Hennebuttek Lodikroko.

Larunbatekoa, jardunaldirik nazioartekoena izango da, Georgiatik etorritako gonbidatuen hitzaldi eta guzti. David Turashvilik eta David Magradzek herrialde ezezagun eta txiki hartako literatura ekarriko dute azokara.

18:30ean mahaingurua egingo dute Elkartegian 'Hemen jaungoikoari ere barre' lelopean. Parte hartzaileak Imanol Lazkano eta Pello Zabala izango dira.

Gauean, berriz, Ken Zazpiren kontzertua izango da 22:30ean Landako eraikinetik oso gertu, Plateruena Kafe Antzokian.

Bestalde, egun osoan zehar beren azken lanak sinatzen izango dira autore ugari: Xabier Amuriza, Jon Arretxe, Javier Vizcaino, Roberto Moso, Xabier Mendiguren, Katixa Agirre, Eneko Bidegain eta Ken Zazpi taldea, besteak beste.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta