Durangoko Azoka

DURANGOKO AZOKA

Usobiaga, dokumental bateko protagonista

2007/12/07

Eskaladako munduko txapeldunak "psico block" eskaladarekin izan duen esperientzia kontatzen du Psicobloc, ur sakonetako bakardadea dokumentalak. Kirol horretan haitzak eskalatzen dituzte, sokarik gabe eta kostaldean.
Patxi Usobiaga psico block azaltzen. Argazkia: Durangoko Azoka

argazkia handitu

Patxi Usobiaga psico block azaltzen. Argazkia: Durangoko Azoka

Bideografik Katuoinak.tv ekoizpen-etxeak egin du dokumentala eta atzo aurkeztu zuten Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan. Patxi Usobiaga (Munduko Kopako txapelduna) kirolari eibartarra, Irati Anda arabarra (2007ko Munduko Eskalada Txapelketan bosgarren gelditu zen) eta Mallorkako Miguel Riera Mallorkako (Psicoblock deritzonaren asmatzailea) dira dokumentalaren protagonistak.

Lanak 25 minutu ditu eta ikuslea kirol mota honetan murgiltzen du. Irudi gehienak Mallorkako kostaldean daude grabatuta, baina badira baita Baltzolako (Dima) kobetako irudiak ere.

Carlos Iglesias (gidoilaria), David Maeztu (kamera eta errealizadorea) eta Xabi Zabala (muntatzailea) dira lan honen egileak. Dokumentala euskaraz egin dute, baina aurrerago gaztelaniara itzultzeko asmoa dute.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta