2007/12/07
Afro-basque fire brigade DVDak Barakaldoko BEC guneko emanaldiak eta 2007ko biran Viña Rocken, Mexikon, Caracasen edo Donostian grabatutako abestiak ditu, baita bira honi buruzko 50 minutuko filma ere. Liburuxkak, aldiz, musikari irundarraren azken kontzertuak laburtzen dituen argazki bilduma zabala jasotzen du.
Bestalde, Irun Lion Zion in Dub lanean, Lisabö, Basque Dub Foundation, Zion Train, El Rude, Clive Hunt, Inoren Eron Ni, Sorkun eta Amparanoia bezalako artistek pieza berriak dub estiloan interpretatzen dituzte.
Argitalpen biak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan eskuragarri daude 18 eta 10 eurotan, hurrenez hurren.
Euskadi Irratiko azken albistegia