logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:38:53
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Pou anaiak

ANTARTIDA EITB 2007

Pou anaiek Antartikako abenturaren bideari ekin zioten asteazkenean

2007/12/05

Eskalatzaile gasteiztarrek 7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoaren azken abenturari ekingo diote Renart Towers Lurmuturrean. Pou Anaien bidaiaren egunerokoa eitb24.com-en.

Pou anaiek 7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoaren barnean antolatutako zazpigarren eta azken urratsa beteko dute urte honen amaieran, eta, horretarako, asteazken honetan ekin zioten Antartikarako bideari.

Antartikako paraje babesgabe, latz eta urrunera joango dira oraingoan eskalatzaile gasteiztarrak. Euren eskuekin kontinente zuriko haitz izoztuak eskalatzea izango dute helburu.

Ikerrek eta Enekok egindako aurreko etapak honako hauek izan dira:

1. El Niño. The Captain. Yosemite. (Ipar Amerika)

Aventura hasi da Estatu Batuetan. Iker eta Eneko Pou anaiek El niño al Capitan (Yosemite) bidea gainditu zuten.

Huber anaien bideak (950 m, 1998) 8ª+ zailtasuneko mailari eutsi dio, baina Poutarrek balizko 8a+/b mailako bideari egin behar izan zioten aurre.

2. Naranjo de Bulnes. (Europa)

Zunbeltz Naranjoren mendebaldean dagoen bidea da eta era librean igoera egin zuten Poutarrek. 2003ko urriaren 9an, 10ean eta 11n, Iker buruan zegoela, 7 Pareta, 7 Kontinente proiektuaren bigarren proba gainditu zuten. Behetik egindako bigarren saiakera arrakastatsua izan zen.

3. Brave les filles. Madagascar. (Afrika)

Hiru egun eman zituzten paretan itsatsita 600 metro egiteko. Lan handia izan zen hirugarren etapan.

Africako biderik gogorrena era librean da Brave les filles. 2004ko uztailaren 11tik 13ra horman eman zuten Poutarrek, uztailaren 9an bidea aureikusi ostean. Izan ere, sanfeminetako egunean oinarrizko kanpamendura heldu ziren Iker eta Eneko.

Azken igoeran ezusteak jazo ziren, batez ere, bidearen zailtasuna dela medio.

4. Totem Pole. (Ozeania)

Ikerrek eta Enekok ez zuten denbora galdu Ozeaniako irteeran (2005eko otsailean). Izan ere, gasteiztarrek lau ordutan burutu zuten monolitoaren igoera. Itsaslabarretatik oso gertu 70 metro egin zituzten eta blai-blai eginda amaitu zuten.

Bi fasetan ibili ziren. Batetik, 30 metroko bidea (7b), eta, bestetik, beste bide bat teknikoagoa 40 metro eginda (7b). Irteera egiteko tirolina erabili zuten itsasoa 70 metroetara zegoela. Ordu bat geroago, lurra jo zuten.

5. Eternal Flame. Karakorum. (Asia)

Ikerrek eta Enekok Pakistango Torre sin Nombre (6.257 m) mendian tontorra egin zuten 2005eko uztailaren 29an.

Poutarrek eguraldiko aldaketa ugari jaso behar izan zituzten; tenperatura –10ºC gradukoa izan zen eta elurte ugari egon ziren. Igoera zein jaitsiera ez zen samurra izan.

Eternal Flame Trango Dorrea igotzeko hautatu zuten bidea Wolfgang Gullich, Kurt Albert, Milan Sykora eta Christof Stiegler mendizaleek ireki zuten 1989an.

6. Fitz Roy. (Hego Amerika)

2007ko urtarrilaren 6an, Pou anaiek azkenaurreko etapa burutu zuten Fitz Roy mendiaren tontorra eginda. Lau egun behar izan zituzten Fernando Irrazabal argentinarrarekin batera igoera egiteko.

Igotzeko bidea zehaztuta zegoen: Supercanaleta, Fitz Royren klasiko bat (1.700 m).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta