2007/12/02
Garrantzi handiko garaipena lortu zuen Osasunak Riazorren Deportivo 1-2 irabazita. Hiru puntu horiekin lasaitasun pittin bat erditesi dute gorritxoek.
Joko ona erakutsi zuten nafarrek lehen zatian. Zigandaren mutilak jaun eta jabe izan ziren eta gol abagune garbienak Plasilek eta Dadyk sortu zituzten, baina ez zuten Aouatek defendatutako atearen aurrean asmatu. Deportivok ez zuen baloiaren kontrola, baina arrisku handiarekin hurbiltzen zen Ricardoren atera.
Plasilek bigarren zatia hasi bezain pronto lortu zuen Osasunaren aurreneko gola (0-1). Ezkerrarekin jaurti zuen txekiarrak eta gol bikaina erdietsi zuen.
Deportivok, ez zuen amore eman eta banakoa lortu zuen 83.ean, hainbat gol aukeretan huts egin eta gero. Tabordak buruz errematatu zuen korner jaurtiketa bat eta Rubenek, lerroan bertan, baloia barrura bultzatu zuen, badaezpada.
Orduan agertu zen Dady. Aurrelariak garaipenaren gola lortu zuen 88. minutuan falta jaurtiketa batean eta gol horri esker garrantzi handiko hiru puntu eskuratu zituen Osasunak.
Fitxa teknikoa:
1 - Deportivo: Aouate; Manuel Pablo, Adrian Lopez "Piscu", Coloccini, Filipe Luis; Sergio, De Guzman; Guardado, Verdú (Lafita; 67'), Riki (Ruben; 62'); eta Bodipo (Taborda; 62¡).
2 - Osasuna: Ricardo; Azpilikueta, Krutxaga, Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Font; Plasil, Margairaz (Javi Garcia; 83'), Vela; eta Dady (Pandiani; 91').
Golak:
0-1; 47', Plasil.
1-1; 83', Rubén.
1-2; 88', Dady.
Euskadi Irratiko azken albistegia