2007/12/01
Capbretonen izandako tiroketan hildako Guardia Zibileko agentea Madrilen sortu zen 1983ko ekainean, ezkongabea zen eta 2003ko urritik zen agentea.
Oso larri zauritutako bigarren agentea, Fernando Trapero, 1984ko irailaren 19an jaio zen eta 2004tik zen Guardia Zibileko agentea, Barne Ministerioak emandako informazioaren arabera.
Madrilen, Guardia Zibilaren egoitza nagusian jarduten zuten biek, ETAren aurkako borrokan ari den Talde Berezian.
Euskadi Irratiko azken albistegia