Politika

18/98 SUMARIOA

Rubalcaba: "Zigorrak handiak izango dira"

2007/12/01

Espainiako Barne Ministroak adierazi duenez, "laster, hurrengo orduetan, atxilotuko ditugu guztiak", 18/98 sumarioan kondenatutako 46 lagunei buruz jardunez.
Alfredo Perez Rubalcaba. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Alfredo Perez Rubalcaba. Argazkia: EFE

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak esan du 18/98 auzian inputatutako 46 lagunen kontrako polizia-operazio datozen orduetan amaitzea espero duela. Horrez gain, "zigorrak handiak" izango direla iragarri du, epaia jakinarazi ez duten arren (abenduaren 10ean izango omen da hori).

"Azken hilabeteetan egindako epaiketari lotuta Auzitegi Nazionalak eman duen epaia da; ETAri laguntza ematea egozten diete 40 lagun baino gehiagori; ebazpenaren berri eman ostean, Espainiako Polizia eta Guardia Zibilak atxiloketak egiten ari dira; operazioa datozen orduetan amaitzea espero dugu", azaldu du.

Atxilotuei ETAko kide izatea edo erakunde armatuari laguntzea leporatzen diotela esan du; hori dela eta, "zigorrak handiak" izango direla iragarri du. Adierazpenok Alemanian egin ditu, beste herrialde batzuetako barne ministroekin bildu baino lehen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta