Politika

EPAIA

5 lagun kargu gabe utzi eta 47 kondenatu dituzte

2007/12/19

18/98 makrosumarioan auzipetutako 52 lagunetatik 47ri 2 eta 24 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri dizkiete. Gainerako bostak kargu gabe utzi ditu Auzitegi Nazionalak.

Euskal Herriko hainbat herritarren aurka irekitako 18/98 sumarioaren epaia gaur eman du jakitera epaiketa zuzendu duen Teresa Palacios epaileak. 52 auzipetuetatik 47ri 2 eta 24 urte arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete.

Guztira 525 eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diete aipatu lagunei. 11ri 12 eta 18 urte arteko (158 urte guztira) kartzelaldia ezarri diete talde armatuko buruzagi izatea egotzita eta beste 19ri 11 eta 24 urte artekoa (225 urte eta sei hilabete) talde armatuko kideak izatea leporatuta. 24 urteko kartzela-zigorra Jose Luis Elkorori ezarri diote, baina ez da espetxera joan beharko, osasun arazoak dituelako.

Gainera, akusatuetako 17ri 2 eta 13 urte arteko zigorrak ezarri dizkiete (142 urte guztira) ETAri laguntza emateagatik.

Gainerako bi auzipetuei, Xabi Oterori eta Iñaki Zapiaini, lau urteko kartzela-zigorra ezarri diete helburu terroristekin egindako kaudimen-gabezia delitu bategatik.

Aurrekoekin egin ez bezala, Auzitegi Nazionalak ez zuen beste sei auzipeturen aurkako atxilotze agindurik eman. Gaur jakinarazi dute sei lagun horietatik bost -David Soto, Maite Mendiburu, Oiakue Azpiri, Marta Perez eta Jaime Iribarren- aske gelditu direla kargu barik. Joxe Ramon Antxiari, berriz, 2 urteko espetxealdia ezarri diote.

18/98 sumarioan kondenatutako 46 lagunetatik 15 Soto del Realeko kartzela madrildarrean daude dagoeneko. Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiari lotutako iturriek ez dute atxilotutakoen nortasunak jakinarazi baina esan dutenez, 13 gizonezkoak dira eta 2 emakumezkoak.

Hauek dira erakunde terroristako buruzagiak direlakoan zigortutako lagunak:

- Txente Askasibar: 13 urte.
- Segundo Ibarra: 13 urte.
- Carlos Trenor: 17 urte.
- Joxean Etxeberria: 17 urte eta 6 hilabete.
- Ruben Nieto: 14 urte.
- Juan Mari Mendizabal: 13 urte.
- Mikel Gotzon Egibar: 13 urte.
- Joxe Mari Olarra: 13 urte.
- Elena Beloki: 13 urte.
- Txema Matanzas: 14 urte.
- Xabier Alegria: 18 urte.

Erakunde terroristako kide direlakoan zigortutako 17 lagunak:

- Xabier Arregi: 11 urte.
- Iker Casanova: 11 urte.
- Imanol Iparragirre: 11 urte.
- Paul Asensio: 11 urte.
- Francisco Gundín: 11 urte.
- Natale Landa: 11 urte.
- Ana Lizarralde: 11 urte.
- Javier Balanzategi: 11 urte.
- Juan Pablo Dieguez: 11 urte.
- Jose Antonio Diaz Urrutia: 11 urte.
- Jose Luis Garcia Mijangos: 11 urte.
- Inmaculada Berriozabal: 12 urte.
- Iker Beristain: 12 urte.
- Jose Luis Elkoro: 24 urte. Ez dute espetxeratuko, osasun arazoak dituelako.
- Nekane Txapartegi: 11 urte.
- Miriam Campos: 11 urte.
- Mikel Gotzon Korta: 11 urte.
- Olatz Egiguren: 11 urte.
- Javier Salutregi: 12 urte.

Hauek dira talde armatuari laguntza emateagatik kondenatutako 14 lagunak:

- Teresa Toda: 10 urte.
- Pablo Gorostiaga: 13 urte.
- Jesus Mari Zalakain: 9 urte.
- Isidro Murga: 10 urte.
- Patxi Murga: 10 urte.
- Fernando Olalde: 10 urte.
- Iñaki O'Shea: 10 urte.
- Sabino Ormazabal: 9 urte.
- Mario Zubiaga: 9 urte.
- Alberto Frias: 9 urte.
- Mikel Aznar: 9 urte.
- Olatz Altuna: 9 urte.
- Manu Intxauspe: 9 urte.
- Mikel Zuluaga: 9 urte.
- Xabi Otero: 4 urte.
- Iñaki Zapiain: 4 urte.
- Joxe Ramon Antxia: 2 urte.

Azkenik, hauek dira kargu gabe utzitako bost lagunak:

- David Soto
- Maite Mendiburu
- Oiakue Azpiri
- Marta Perez
- Jaime Iribarren

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta