Politika

18/98 SUMARIOA

Dagoeneko 30 auzipetu atxilotu dituzte Auzitegi Nazionalaren aginduz

2007/11/30

10 eta 18 urte arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete Xabier Alegriari, Txema Matanzasi, Juan Mari Mendizabali, Elena Belokiri, Jabier Salutregiri eta Teresa Todari. Fiskalak eskatutakoak baino zigor handiagoak dira.

Epaia oraindik ez dute ezagutarazi (abenduaren 10ean egingo omen dute), baina Auzitegi Nazionalak 18/98 sumarioan auzipetutako 46 lagun atxilotzeko agindua eman du gaur goizean. Auzipetuek "ihes egiteko duten arrisku handia" eta epaia kaleratzeko "dataren gertutasuna" (abenduaren 10a) argudiatu du Auzitegi Nazionalak atxiloketok agintzeko.

Oraingoz (21:30) 27 lagun atxilotu dituzte Guardia Zibila eta Espainiako Polizia elkarlanean egiten ari diren polizia-operazioan.

Auzipetuta eta dagoeneko atxilotuta dauden sei laguni ezarritako zigorra jakinarazi dute arratsalde honetan. 10 eta 18 urte arteko espetxealdiak jarri dizkiete.

Auzitegi Nazionaleko iturriek adierazi dutenez, Xabier Alegria (18 urteko kartzela-zigorra), Juan Mari Mendizabal (13 urteko kartzela-zigorra), Jabier Salutregi Egin-eko zuzendari ohia (12 urteko kartzela-zigorra) eta Elena Beloki (13 urteko kartzela-zigorra) auzipetuei ETAko buruzagi izatea leporatzen diete.

Teresa Todari, berriz, ETAri laguntza ematea egotzi diote eta, ondorioz, 10 urteko espetxealdia ezarri dio Auzitegi Nazionalak.

Txema Matanzas Soto del Realeko (Madril) espetxean da jada; izan ere, aipatu presondegira bikotekidea bisitatzera joan denean atzeman dute. Gainerako atxilotuen egoera zein den ez da ezagutzen. Alabaina, atxilotu guztiak, Auzitegi Nazionaletik pasatu gabe, kartzelara bidaliko dituzte, ezarri dizkieten zigorrak jakinarazi ostean.

46 lagunen kontra emandako atxilotze-aginduan Ana Lizarralde, Imanol Iparragirre eta Iker Beristain Arretxea auzipetuen izenak ere agertzen dira, baina dagoeneko espetxean daude beste auzi batzuetan zigortu zituztelako.

Sei auzipetu ez dituzte atxilotuko

Beste alde batetik, Auzitegi Nazionalak ez du ondoko auzipetuen kontrako atxilotze-agindua eman: Teresa Mendiburu, Oiakue Azpiri Robles, Marta Perez Etxeandia, David Soto Aldaz, Jaime Iribarren eta Jose Ramon Antxia.

Dena den, horrek ez du esan nahi seirok errugabe joko dituztenik. Baliteke zigor txikiagoa ezartzea edota zigorraren zati bat badaezpadako espetxealdian bete izana.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta