Gizartea

AUTOPSIAREN ARABERA

Kortezubiko neskatoa "berez" hil zen

2007/11/30

Bartzelonan udalekuetan zela zendutako nerabeari egindako autopsiaren arabera, arnas gutxiegitasunak jota hil zen, "bat-batean". Epaileak auzia behin-behinean artxibatu du, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Cabrera del Marren (Bartzelona) urriaren 12an zendutako Jessica Urizar Kortezubiko (Bizkaia) neskatoa "berez" hil zen, gorpuari egindako eta EiTBk jasotako autopsiaren arabera.

Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez, instrukzio-epaileak kasua artxibatzeko agindu du. Autopsiaren arabera, "bat-batean" hil zen, eta hura artatu zuten medikuek deliturik egin ez zutela erabaki du epaileak. Erabakia errekurritu egin daiteke.

Autopsia

Autopsiaren arabera, "arnas gutxiegitasunak jota" hil zen neskatoa, "bat-batean".

Kasua

Neskatoa Arratzuko Ikastolarekin (han ikasten zuen) joan zen Kataluniara, egun batzuk aterpe batean igarotzeko.

11 urteko neskatoa bi anbulategitara joan zen, urdailean min handia eta oka egiteko gogoak zituelako. Medikuek, baina, ez zioten ezer atzeman eta ez zuten ospitaleratu. Gauez txarrera egin zuen, eta anbulantzia bat eskatu behar izan zuten. Osasun-langileak aterpera heldu zirenean neskatoa hilik zegoen jada.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta