2007/12/05
Durangoko Azokaren bezperetan denok jartzen gara nerbioso samar: idazleak, literaturaz idazten duten kazetariak, argitaratzaileak, inprentetakoak, saltzaileak... Egun gutxitan jaso behar izaten da uztaren zatirik handiena. Durangon eta Gabon bezperetan.
Idazle berri askok egun hauetan argitaratuko du bere lehen liburua eta idazle zahar askok, egun hauetan argitaratuko du liburu berriren bat. Batera zein bestera, denok urduri. Editoreak zer esanik ez: inprentetako atzerapenek loa ere kentzen diete gaixoei eta kolokan ikusten dute euren lanpostua, urte garai honetan. Sukarra da, urteroko sukar bera, urrearen sukarra. Zein da, ordea, urrea, zein da mehatze baliosa, denek nahi duten mineral preziatua? Horixe da —Durangoko salmentak salmenta—, beti eskasegi dena. Ba al dakizu asmakizun honen erantzuna?
(ERANTZUNA: aelrukarI)
Euskadi Irratiko azken albistegia