ORDIZIA

Filipinetako presidentea, Urdaneta 500 Urtearen irekiera-ekitaldian

2007/11/29

Bertan Andres de Urdaneta itsasgizonaren jaiotzaren 500. urteurrena ospatuko dute. Urdanetaren ekarpen nagusia, Filipinetatik Amerikara segurtasunez itzultzeko itsas ibilbide baten aurkikuntza da.
Gloria Macapagal Filipinetako presidentea bere senarrarekin. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Gloria Macapagal Filipinetako presidentea bere senarrarekin. Argazkia: EFE

Gloria Macapagal Filipinetako presidenteak datorren asteazkenean Ordizian izatea espero du, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin batera, Urdaneta 500 Urteari hasiera emateko. Bertan, Andres de Urdaneta itsasgizon gipuzkoarraren jaiotzaren 500. urteurrena ospatuko dute.

Maria Jesus Aranburu Kultura ahaldunak eta Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak datorren asteazkenean hasiko diren ospakizunak aurkeztu dituzte gaur. Manilan (Filipinak) izandako militarren matxinada zapuztu ondoren, presidente filipinarra bertan izango dela ziurtatu du Santamariak.

Ekarpen nagusia

Urdanetak egindako ekarpen nagusia 'tornaviaje' izenekoaren aurkikuntza da. 'Tornaviaje' Filipinetatik Amerikara segurtasunez itzultzeko ibilbidea zen, alisioak ekidinez Ozeano Barearen iparraldetik.

Nabigazioaren historian Urdanetaren garrantzia, Cristobal Colon, Magallanes edo Cook ezagunek izandakoa bezalakoa dela nabarmendu du Kultura ahaldunak.

Ekintzen programazioa

Ordiziako Udalak Urdanetaren irudiaren inguruan programazio luzea prestatu du. Urdanetari buruzko erakusketa zabala datorren larunbatean irekiko dute Ordizian, eta ondoren, Donostian, Madrilen eta Bartzelonako Casas Asian ere zabalduko dute.

Bestalde, Urdaneta Urtea nazioarteko biltzar batekin itxiko dute, non, Santamariaren arabera, "nazioarteko ospea" duten historialariak izango diren. Asia eta Ozeano Bareko Elkarlaguntzarako Foroaren (APEC) buruzagiak ere bertan izango dira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta