Gizartea

POLIZIA OPERAZIOA

40 lagun atxilotu dituzte Estatu espainiarrean haur-pornografiarekin lotuta

2007/11/22

Nafarroako Guardia Zibilak egin du operazio hori Estatuko 22 probintziatan. Bizkaian eta Gipuzkoan bi lagun atxilotu dituzte. Gainera, hainbat material aurkitu dutela ere jakinarazi dute.
Vicente Ripa eta Benito Salcedo. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Vicente Ripa eta Benito Salcedo. Argazkia: EFE

Berrogei lagun atxilotu ditu Nafarroako Guardia Zibilak Espainiako Estatu osoan, Internet eta sakelako telefono bidez haur-pornografia delituak egin izana leporatzen diete.

Tuterako (Nafarroa) Guardia Zibilaren egoitzan aurkeztutako salaketa batek abiarazi zuen ikerketa. Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak azaldu duenez, segurtasun langile batek eduki pornografiko bat jaso zuen mugikorrean eta Guardia Zibilarenera jo zuen salaketa jartzera.

Hortik aurrera urte eta erdi luzatu den ikerketa abiatu zen Estatu osoan. Ripak zehaztu duenez, denbora tarte horretan 72.000 sms eta mms aztertu dituzte, 45 miaketa egin dituzte eta 100 sakelako telefono eta 3.000 eduki pedofilo baino gehiago atzeman dituzte.

Gainera, "Irasagar Operazioa" Kolonbia, Argentina eta AEBetaraino zabaldu da edukien jatorrira iristeko eta bidalketen inguruko informazioa lortzeko.

Benito Salcedo Guardia Zibilaren bederatzigarren inguruko koronel buruak azaldutakoaren arabera, haurren adinak "hamar urtetik beherakoak" ziren eta atxilotuek sakelako telefonoen operadoreen bide bereziak, smsak, Internet, ezizenak eta "cibergroominga" (adingabeko haurrak zirela esaten zuten haurrak erakartzeko) erabiltzen zituzten.

Atzemandako edukiak "zitalak" direla uste dute ikertzaileek, bai haurren adinarengatik eta baita atxilotuetako batzuek jaioberriak eskatzen zituztelako ere.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta