2007/11/20
Hogeita hamar urteko eta errusiar hiritartasuna zuen emakume bat hil da Alacanteko Ospitalean, igandean ustez bikotekide ohiak sastatu eta gero. Larri zaurituta eraman zuten erietxera, eta atzo bertan hil zen.
Hori gertatu baino lehen, gizona bakeak egiten saiatu zen Antena 3eko "Diario de Patricia" telebista saioan, Informacion egunkariak gaur jakinarazi duenez. Saioa joan den asteko asteazkenean igorri zuten.
Gizonak (30 urtekoa eta Alacanteko bizilaguna) eta biktimak harremana izan zuten, baina emakumeak hautsi egin zuen duela hilabete.
Ustezko hiltzaileak ez zuen onartu eta, telebista saioan parte hartuz, harekin bakeak egin asmo zuen. Emakumeak, baina, ezezkoa eman zion kameren aurrean.
Hori horrela, igandean, gizona biktimaren etxebizitza berrira bertaratu zen, eta eztabaida izan ostean, ustez lepoan sastatu zuen.
Emakumeak 2 urteko semea zuen, eta Valentziako Gobernuaren esku geratu da. Gizona atxilotuta dago.
Euskadi Irratiko azken albistegia