Reala

REALA

Gari Uranga, 100 partidaren atarian

2007/11/14

David Vaughan, bestalde, pubiseko arazoekin dabil, baina osatze bide horretan behintzat korrika aritu da Zubietan. Iruzkina egin edo zure artikulua idatz ezazu eitb24.com-eko Realaren blogean.
Gari Uranga

argazkia handitu

Gari Uranga

Larunbatean Nasticen aurka jokatzen badu, Gari Urangak 100. partida izango du Realarekin. Ibarrakoak bazekien zenbaki horien bueltan zebilela, baina zehatz mehatz larunbatean ehungarrenera ailegatuko denik ez. "Aldageletan esan didate, eta egia esan, garrantzitsua da, ez delako erraza halako zenbakietara ailegatzea. Bakoitzak bere helburuak ditu, eta nik nireak. Pozgarria da", esan du.

Hori bai, garbi du bere zenbakien gaindik taldearen garaipena dagoela. "Nastici irabazi eta etorkizuna modu hobean ikusi nahi dugu. Azken emaitzak ez dira onak izan. Ea irabazi eta aurrekoen multzoan sartzea lortzen dugun". Aurreko denboraldian Realak 1-3 irabazi zuen han, Nasticen aurka. Gari Urangak ezin izan zuen jokatu partida hura min hartuta zelako, baina gogoan du. "Une zoriontsua izan zen. Dena ondo atera zen. Ea berriz ere garaipena eskuratzen dugun".

Mikel Gonzalezek ere, taldeak garaipena behar duela onartzearekin batera, min hartuta dagoen Labakaren postua "gustura" hartuko lukeela azaldu du. "Horretarako entrenatzen dugu" gogoratu du.

Vaughan hasi da korrika

Goizeko albisterik pozgarriena David Vaughanek eman du. Pubiseko arazoekin dabil, baina osatze bide horretan gaur behintzat korrika aritu da. Labakak ez du entrenatu, zuntz haustura duelako, eta Skoubo, azkenik, Danimarkara joana da bertako selekzioko sendagilearen kontsultara.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta