2007/11/08
Begoña Errazti Eusko Alkartasuneko presidenteak Martin Ugalde Foroan azpimarratu duenez, printzipio demokratikoa errespetatu behar da, hau da, gehiengoak esaten duena. Horixe da beti errespetatu beharreko printzipioa.
Erraztik esan du printzipio demokratikoaren arabera, gehiengoa izatea nahikoa dela edozein prozesu abian jartzeko, baita independentzia lortzeko prozesu bat abian jartzeko ere.
Ildo horretan, Espainiak eta Frantziak ezingo luketela esan honelako prozesu bat legearen kontrakoa denik adierazi du; izan ere, "bai Frantziako Konstituzioa baita Espainiakoa ere, oinarri horren gainean eraikita daude". Alegia, gehiengo soil batek onartutako Konstituzioak direla nabarmendu du.
Bestalde, Juan Jose Ibarretxeren proposamenaren inguruan ez dutela transbertsalitateari lotutako "iruzurrik" gehitzea onartuko esan du.
Euskadi Irratiko azken albistegia