Ekonomia

OSASUN SAILEKO AURREKONTUAK

3 milioi zuzenduko dituzte umetokiko minbiziaren aurkako txertoak jartzeko

2007/11/08

13 urte baino gazteagoko neskei jarriko diete txertoa. Gabriel Inclan Osasun sailburuak zehaztu du biztanle bakoitzeko 1.506 euro inbertituko dituztela.
Gabriel Inclan sailburua, Itziar Bazterrika (EHAK) eta Karmele Antxustegi (EA). Argazkia: EFE

argazkia handitu

Gabriel Inclan sailburua, Itziar Bazterrika (EHAK) eta Karmele Antxustegi (EA). Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak 3,1 milioi euro bideratuko ditu 13 urte baino gazteagoko neskei umetoki-lepoko minbiziaren kontrako txertoa jartzeko.

Gabriel Inclan sailburuak Osasun sailak 2008rako izango duen aurrekontu proiektua aurkeztu du gaur Legebiltzarrean. Jaurlaritzak 3.216 milioi euro zuzenduko ditu Osasun arloan, hau da, 1.506 euro biztanle bakoitzeko, Inclanek berak zehaztu duenez.

Halaber, Jaurlaritza hurrengo eguneko pilula finantzatzen hasiko dela iragarri du.

Inbertsioei dagokienez, aurrekontuen 130,4 milioi euro bideratuko dituzte, hots, iaz ezarritakoa baino %20,6 gehiago.

Diru hori obrak egiteko eta zentroen ekipamendua hobetzeko edo berritzeko erabiliko dute. Gainera, Osakidetzari 100.000 metro koadro gehiago eta Ospitaleei 300 ohe gehiago emango dizkiete.

Itxaron zerrendak eta lanpostu berriak

Bestalde, Osasun sailburuaren hitzetan, ebakuntzak egiteko itxaron zerrendek 60 egunekoak baino txikiagoak izaten jarraituko dute. Proba osagarrien zerrendak, aldiz, 30 egunekoak izango dira gehienez jota.

Lanpostuen harira, anbulatorioetan 400 lanpostu sortzea eta mediku bakoitzak artatu beharreko pertsonen kopurua murriztea hitzartu dute,

Beste neurri batzuen artean, gainera, zaintzako ordu bakoitzeko ordaindutakoa handitu egingo dute, lehen mailako arretako zerbitzuaren antolakuntza hobetzeko lantaldea sortuko dute eta langileen lan-zama arintzea aztertuko dute.

Lehen mailako arretako zerbitzura 376,7 milioi euro bideratuko dituzte, iaz baino %16 gehiago. Farmazia arloak, bere partez, 638 milioi euroko aurrekontua izango du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta