2007/11/08
Gutxienez hiru pertsona, emakume bi eta hamar urteko neskatxa bat, hil dira goizaldean Paris hiriguneko bost solairuko etxebizitzen eraikin batean piztutako sutean. Sua 03:30ean piztu da eskailera-begian baina oraingoz ez dakite zerk eragin duen.
Horrez gain, hamaika pertsona zauritu dira, besteak beste, suhiltzaile bat. Horietako bi, gainera, larri daude.
Bertrand Delanoe Parisko alkatea, Christine Boutin Etxebizitza ministroa eta Martin Hirsch Elkartasun komisarioa bertaratu dira.
Faubourg Saint-Denis eta Faubourg Saint-Martin kaleen artean, estalpeko Brady pasabideko 75 zenbakian gertatu da ezbeharra. Auzo horretan kurdu asko daude.
Bizilagun baten arabera, biktimak indiar jatorrizkoak ziren, Poliziak, ordea, ez du informazio hori baieztatu.
150 suhiltzaile eta 20 ekipo bertaratu dira sutea izan den tokira eta goizaldeko bostak igaro berritan lortu dute itzaltzea; hamar pertsona erreskatatu dituzte.
Horrez gain, ehun lagun etxeetatik atera behar izan dituzte sutea gertatu den eraikinetik eta ondokotik eta hiriburuko Udaletxera eraman dituzte.
07:30ean suhiltzaileek inguru hartan jarraitzen zuten, ezbeharra nola gertatu den ebazteko hondakinak aztertzen.
Euskadi Irratiko azken albistegia