Reala

REALA

Donostiako taldea inbertsore txinatarren eskuetan egon liteke

2007/11/01

Administrazio Kontseiluak asteazkenean azaldu zuen Hong Kongeko enpresa baten interesa taldeko akzioen %35 erosteko.
Maria de la Peña Realeko presidentea. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Maria de la Peña Realeko presidentea. Argazkia: EFE

Maria de la Peña Realeko presidenteak Txinako enpresa batek Donostiako taldearen kapitalaren %35 erosi nahi duelaren inguruko xehetasunak azaldu zituen komunikabideen aurrean.

Realeko presidenteak Anoetako prentsa aretoan hitzegin zuen asteazken arratsaldez, Txinako enpresa batek Realean egin nahi duen inbertsioari buruz mintzatzeko xedez. Berri hori komunikabideek argitaratu dute azken egunetan, eta presidenteak enpresari egitasmo sendoago bat egitea falta zaiola esan dio, "lehenbailehen" jakinarazi behar duena, hurrengo Akziodunen Ohiko Batzordea baino lehen adibidez.

Hala ere, De la Peñak bi gauza azpimarratu zituen. Lehenengoa enpresa horrek (Light House Consulting, Hong Kongekoa) Realeko kapitalaren %35 erosi nahi duela da, klubeko estatutuek %2 muga bezala jartzen duten arren; beraz, akziodunek estatutu horiek aldatu beharko lituzkete, hasteko. Eta bigarrena, proiektu serio bat bada enpresakoek informazio guztia eta publikoa eman behar dutela, akziodunek erabakia horretan oinarritu dezaten.

Presidentearen hitzetan, enpresa horrekin 2006ko abenduan bildu zen Reala azken aldiz (lehenengoa Kapital-Zabalkuntza prozesuan izan zen, urte horretako urtarrila eta ekaina artean). UNe horretan enpresak jokalari interesgarriak eta diru sarrera berriak ekartzeko moduan zegoela zioen, beti %35 kontrolatu ondoren. Baina, egitasmoa generikoegia zen, oinarri sendorik gabekoa, eta horregatik ez zen ezer jakinarazi bilerei buruz.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta